lunes, 8 de febrero de 2010

Gorozikan ekainean



GOROZIKAN ETA GAMARRAN

Azkenean heldu gara Gorozikara.!
Ikasturtean zehar ahalegindu gara Gorozikara joaten baina eguraldiak ez digu lagundu.
Joan zen ekainaren 3an, azkenean, 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasle Gorozikara abiatu ginen.
Eguraldi ezin hobea egin zuen eta bero ikaragarria jasan genuen, hau dela eta bidea astuna egin zitzaigun. Bidean pottokak eta zaldiak ikusi genituen, 4. mailako Damián ikaslearenak dira. Gereziondo artetik ibili ginen eta ale batzuk jan ere egin genituen, nahiz eta oso gorriak ez egon.
Gorozikan eleiza ikusi genuen, behiak, txerriak,oiloak, txakur gaiztoa eta hainbat katu.
Lau jolas antolatu genituen: txokor batzea, soka tira, bote-bote eta zapi jolasa. Denok parte hartu genuen eta primeran pasa genuen.
Bazkariko ogitartekoak bikainak zeuden.!!!

EGUN ZORAGARRIA IZAN ZEN.!!!!!

Ikasturte amaierako irteera Gamarrara izan da. Han ere oso-oso ondo ibili ginen.
Espero dugu hurrengo ikasturtean ere joatea baina, eskatuko dugu ura epelagoa egotea.






Oharra: Gorozikako argazkia txertatu

No hay comentarios: