lunes, 8 de febrero de 2010

Euskararen eguna - abenduaren 3a

Abenduaren 3a, EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3a Euskararen Eguna da.
Guretzat egun hori oso berezia da zeren eta gu euskaldunak gara, euskaraz hitz egiten dugu eta ez dugu nahi gure hizkuntza maitagarri hau galtzerik.
Euskal Herrian 3,000.000 biztanle gara gutxi gora behera, baina guzti horietatik, laurdenak baino ez dugu egiten euskaraz ( datu hau kasu hoberenean). Beste guztiek gaztelaniaz eta beste hizkuntza askotan egiten dute berba.
Euskal Herria ez da ezer guk euskaraz ez badugu egiten eta erabiltzen egunero eta uste dugu, ez dakitenei ere erakutsi egin behar diegula.
Gure gelan Sergio izeneko mutil bat dago, Portugaldik etorri zen iaz. Euskara dago ikasten, gaztelania eta ingelesa ere bai. Gure irakasleak esaten digu Sergiori euskaraz egiteko zeren eta hala ez bada, gazteleraz ohitu eta azkenean ez duela ikasiko. Gainera, gu ere bere euskarako irakasleak garela eta irakasten ahalegintzeko.
Euskara, hizkuntza arkakoa da, inork ez dakigu hizkuntza hau nondik eta noiztik datorren zehatz-mehatz. Horregaitik, munduaren altxorra da eta guztion artean zaindu eta landu behar dugu.
Guk beti euskara edukiko dugu gure ahoan, Ondarrutarra, Mutrikuarra zein edozein euskal hizkera. Jarraituko dugu baita abenduaren 3a ospatzen, Zaldupen betidanik egiten dugun bezala. Gure jaia delako eta gure hizkuntzari zor diogulako.
AUPA EUSKARA ETA EUSKARAREN EGUNA!!!!!!

LHko 4. mailak

No hay comentarios: